Ander Martinez de Rituertok 5,50 metrotan jarri du Gipuzkoako marka

Ataria 2026ko uztailaren 6a

Thonon les Bains herrian lortu du tolosarrak pertikako marka berria.

Pixkanaka, zentimetroka, pertikako Gipuzkoako marka hobetzen ari da Ander Martinez de rituerto atleta tolosarra. Asteburuan ezarri du marka berria, eta 5,50 metrotara iritsi da (bideoko lehen jauzia). Ondoren 5,60 metrotan jarri listoia eta gutxigatik ez zuen lortu marka berria (bideoan bigarren jauzia). Proban laugarren postua lortu zuen.
 
Hain justu, lau egun aurretik, ekainaren 30ean, Martinez de Rituertok 5,47 metrotan ezarri zuen marka. Aurretik 5,42 metroko marka maiatzaren 27an eta 5,46 metroko marka ekainaren 14an, biak Iruñean, lortu zituen. Tolosarra gero eta gorago ari da jartzen absolutu mailako Gipuzkoako marka, eta 5,60 metroko langa pasatzeko hain gertu dagoela ikusita, agian aurten beste marka berri bat ezarriko du.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!