Eguzkitzak jantzi du txapela

Ataria 2026ko ekainaren 30a

Eguzkitza sagardotegiak irabazi du aurtengo San Joan Sagardo Txapelketa, Batasuna elkarteak antolatuta. Izan ere, Tolosako sagardotegiak jaso zuen puntuaziorik altuena Tolosako festetako txapelketan.

Eguzkitzako nagusiak txapela eta garaikurra jaso zituen Batasuna elkarte gastronomiko kideen eskutik iragan larunbatean. Honela, 2025eko saria berretsi du Tolosako sagardotegiak.

Epaimahaiak ez ezik, plazara bertaratutako herritarrek ere dastatu ahal izan zituzten sagardo guztiak. Horrez gain, sagardotan egositako txorizoa eta bakailaoa jateko aukera izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!