Igandean —uztailaren 5ean— Ez erori arrazakeriaren tranpan lelopean egingo du Elkartasun Eguna Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak. Tolosako Armeria plazan izango dira hitzorduak, eta hitzaldia, tailerrak, bazkaria eta kontzertua antolatu dituzte.
Egitaraua sistema kapitalistako arrazakeriari buruzko hitzaldiarekin hasiko dute eta, ondoren, hiru tailer jarri dituzte aukeran: mural margotzea, boxeoa eta eskalada. Segidan bazkaria izango dute eta, bukatutakoan, kontzertua emango du D'Capricho musikariak.
Bertaratzeko asmoa dutenei galdetegi bat erantzuteko eskatu diete antolatzaileek, eta bertan zehazteko ea hitzaldian itzulpen zerbitzurik beharko duten, zein tailerretan parte hartu nahi duten eta bazkarian geratu nahi duten edo ez.
Uztailak 5, Elkartasun Eguna
- 11:00. Hitzaldia: Arrazakeria sistema kapitalistan.
- 12:30. Tailerrak: Mural margotzea eta kirol eskaintza.
- 14:00. Bazkaria.
- Ondoren. Kontzertua: D' Capricho.