Tolosako San Joan jaiak 2026

Sargoriak baldintzatutako agurrak

Ataria 2026ko ekainaren 24a

Muturreko beroagatik bi agur besterik ez dituzte egin eskopetariek Euskal Herria plazan. Arratsaldeko jarduna ere ohikoaren ezberdina izango dute, arrazoi beragatik.

Andre Mari elizaren aurrealdeko lehen dantzen ondotik, Alde Zaharrean agurtu dute prozesioa hainbat eskopetari konpainiak. Segidan joan dira Euskal Herria plazara, eta, muturreko beroa dela-eta, bi agurretara mugatu dute bertako jarduna.

Arratsaldeko ekitaldietan ere aldaketak izango dituzte. Plaza Zaharretik abiatuta, udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek 16:40ean egin ohi duten ibilbidea –Andre Maria, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia– 17:20era atzeratu dute, eta Andre Maria plazara joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!