Areto futboleko XXXVIII. CMO Valves Txapelketa gaur hainbat orduz ez da jokatuko

Ataria 2026ko ekainaren 23a

Alerta gorria ezarrita dago muturreko tenperatura oso altuengatik, eta 12:00etatik 20:00etara ez dira partidarik jokatuko. 12:00ak arte eta 20:00etatik 21:00etara jokatuko dira.

Martxan jarri zen atzo areto futboleko XXXVIII. CMO Valves Txapelketa Usabal kiroldegian. Gaur partidak hainbat orduz ez dira jokatuko, alerta gorria ezarrita baitago muturreko tenperaturengatik. Hori horrela eta antolakuntzak erabakita, 12:00etatik 20:00etara ez da partidarik jokatuko. 12:00ak arte jokatuko dira, eta gero 20:00etatik 21:00etara bitarte jarraituko dute txapelketarekin.

Tolosa CF klubak antolatzen du txapelketa, eta talde ugari parte hartzen ari dira: alebin mutilen 17 dira taldeak, alebin nesketan 5, benjamin mutiletan 19 eta benjamin nesketan 5 talde. Bihar izan ezik, San Joan eguna dela eta, egunero izango dira partidak, eta finalak igandean jokatzekoak dira. Gaur hainbat partida ez direnez jokatuko, aldaketaren bat izan daiteke egutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!