Tolosako Sanjoanak ari dira ospatzen egunotan, eta bertsolariak izan dira gaur goizeko protagonistak. Igotz Alkortak proposatutako gaiei doinu ematen aritu dira Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Joanes Illarregi bertsolariak. Lopez Mendizabal plazan eskaini dute emanaldia, herritar askoren ikusmiran.