Tolosako San Joan jaiak 2026

Giro ederra jarri dute gazteek eta erraldoiek gaur goizean

Ataria 2026ko ekainaren 20a

Tolosako San Joan Jaien barruan Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Goizean, besteak beste, baltsa jaitsiera egin dute. Erraldoien kalejiran Tafallako erraldoiak elkartu zaizkie.

Arratsaldeko egitaraua:
  • 16:00. Euskal Herria plaza erromeria Iratzar taldearekin.
  • Tartean, Larrain Dantza, Tolosako Dultzaineroekin.
  • 18:00. Euskal Herria plazatik Plaza Berrira kalejira Mulambo perkusio-taldearekin.
  • 18:00. Alondegi plazan haurrentzako ikuskizuna: Sardina freskue.
  • 20:00. Plaza Berrian DJ Rani.
  • 20:00. Lopez-Mendizabal pasealekuan Txaston Dixie Band taldearen kontzertua.  
  • 23:00. Plaza Berrian Laket taldearen kontzertua.
  • 00:00. Alde Zaharrean Jainekin Txaranga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!