Tolosako San Joan jaiak 2026

«Gora sanjoanak!»

Ataria 2026ko ekainaren 19a

TAK klubeko ordezkariek bota dute txupinazoa eta hasi dira ofizialki Tolosako San Joan jaiak. San Joan egunera arte hamaika ekitaldi izango dira.

Tolosaldeko Arraun Kluba izan da aurtengo sanjoanetako txupinazoa botatzeko ardura izan duena. Taldeko ordezkaritza bat atera da balkoira, eta «gora sanjoanak!» oihu egitearekin batera bota dute suziria, Iraunkorrak txaranga plaza girotu duen bitartean. Ondoren dantzatu dute erraldoiek, ohi bezala dotore eta bildutakoen txalo zaparrada jaso dute amaieran.

Helduen Eguna da gaurkoa, eta bazkalostean dantzaldian zeuden bitartean izan da Plaza Zaharrean txupinazoaren unea. Plaza Berrira igaroko da festa, 20:00etatik aurrera, Nhil taldearen kontzertuarekin. 22:30ean, berriz, Plaza Zaharrean zezen suzkoa izango da, eta 23:00etan Añube taldearen kontzertua Plaza Berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!