Tolosako San Joan jaiak 2026

Sanjoanetako egitarauan aldaketak

Ataria 2026ko ekainaren 19a

Nhil taldearen kontzertua Plaza Berrian izango da, eta ez Plaza Zaharrean jai egitarauan jartzen duen bezala.

San Joan jaietako egitarauan hainbat aldaketa izan direla jakinarazi du Tolosako Udalak.

Tolosako Udalak esan duenez, etxeetan banatu den jai egitarauk zenbait akats ditu. Hala, gaizki ulerturik ez izateko, ondorengo hitzorduak direla zuzenak eta horiek kontuan hartzeko eskatu du:

  • Ekainak 19, ostirala. 20:00: Plaza Berrian, Kontzertua: Nhil.
  • Ekainak 21, igandea. 11:00-14:00: pilotalekuaren barruan
, haurrentzako jolas-parkea.
  • Ekainak 21, igandea. 12:00: Lopez-Mendizabal pasealekuan
, bertsolariak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Joanes Illarregi. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
  • Ekainak 21, igandea. 12:30: Trianguloa plazan, 
2026eko Euskotren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena.
  • Ekainak 21, igandea. 14:00-19:00: pilotalekuaren barruan
, haurrentzako jolas-parkea.
  • Ekainak 21, igandea. 19:00: Trianguloa plazan
, herri-kirolen erakustaldia.
  • Ekainak 23, asteartea. 23:15: Euskal Herria plazan, kontzertua: Puro Relajo.
  • Ekainak 24, asteazkena. 08:45: udaletxetik abiatuta, diana, GiroArte dultzaina taldearen eta Tolosako dultzaineroen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!