Tolosako San Joan jaiak 2026

Herriko jubilatuen eguna

Ataria 2026ko ekainaren 19a

Harizpe elkartean hamaiketakoa eginez hasi dute jubilatuek Helduen Eguna. Kalejiraren ostean bazkaltzeko elkartuko dira Zerkausian.

San Joan jaiei hasiera ematen dien txupinazoa bota aurretik festan murgildu dira herritar ugari. Izan ere, Helduen Eguna da gaurkoa, eta goizean hasi dira euren ospakizunekin Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteko kideak.

Harizpe elkartean hasi dute eguna, hamaiketakoa eginez, musika eskolako akordeoi-jotzaileek girotuta. Bertan elkarri kontuak egiteko tartetxoa hartu eta gero, kalejiran abiatu dira akordeoien erritmora. Geldialditxoa ere egin dute taldeko argazkia egiteko. Eguneko hitzordu nagusia Zerkausian duten bazkaria da. 200 erretiratu inguru bilduko dira, eta ondoren dantzaldia izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!