Ikasturte honetan Tolosako Udalaren kultur ikastaroetan parte hartu duten 200 ikasle ingururen lanak ikusgai egongo dira datozen asteetan Aranburu Jauregiaren bi solairutan. Bost diziplina artistikotako lanak izango dira erakusketan: argazkigintza, ehoziriak, zeramika, pintura eta eskulanak.
Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Ohiko bisita-ordutegia izango du: asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era. Jaiegunetan itxita egoten da Aranburu Jauregia, eta, beraz, San Joan egunean ezingo da erakusketa bisitatu.