Larunbatean jokatu zen saskibaloi txapelketa eta emakumezkoetan Las Petras izan zen irabazlea eta gizonezkoetan San Juan Magan. Guztira 45 talde aritu ziren lehian, eta antolatzaileek azaldu dutenez, «kiroltasuna eta joko garbia» erakutsi zuten parte hartzaileek.
Egunotan, ostirala bitarte, Haurren Ugaitz 3x3 Txapelketa dago jokoan arratsaldetan Alondegi plazan.