Tolosako Enroke Xake Klubak Tolosako III. San Joan Xake Txapelketa antolatu zuen, eta larunbatean 66 xakelari elkartu ziren Trianguloa plazan. Bederatzi txanda jokatu ondoren Iker Tafall Villanueva izan zen irabazlea 8 punturekin, bigarrena Jose Ramon Ros Eskisabel izan zen 7 punturekin, eta puntu kopuru berarekin Ibon Muñoz Ferreira izan zen hirugarrena.
Txapelketan ere haurrentzako lehiaketa izan zen, 14 urtez azpikoentzat hain justu. 57 xake jokalari elkartu ziren eta sei txanda jokatu zituzten. Irabazlea Ekain Bengoetxea Olano izan zen (5 puntu eta erdi), bigarrena Erlantz Sanchez Huerta (5 puntu), hirugarrena Amets Sanchez Cuesta (5 puntu), laugarrena eta lehenengoa 8 urtez azpikoetan Aihen Ugarteburu (5 puntu), bosgarrena Ibai Gallastegi Arana (5 puntu), seigarrena eta lehenengoa 12 urtez azpikoetan Iker Busto (5 puntu) eta zazpigarrena eta lehenengoa 10 urtez azpikoetan Laia Iturbide (5 puntu).