Tolosa CF klubak antolatzen du txapelketa, eta bertako hiru taldek parte hartu zuten: Tolosa CF, Urdiña Txiki eta Tolosana. Tolosa CFk txapeldunen fasea irabazi zuen, hau da, ligaxkan lehen postuan geratu zirenen artekoa. Tolosanak kopa lortu zuen, hau da, ligaxkan azken postuetan geratu zirenen arteko fasea.
Txapeldunen fasean, final-laurdenetan Realak 3-0 irabazi zion Zarautzi, Ordiziak 3-1 Alegiako Intxurreri, Tolosa CFk 5-3 Lazkaori eta Beasainek 2-0 Urdiña Txikiri. Ondoren, finalerdietan, Realak 2-0 irabazi zion Beasaini eta Tolosa CFk 5-0 Ordiziari. Hirugarren postua Beasainentzat izan zen, 2-0 irabazi baitzion Ordiziari postu hori erabakitzeko lehian, eta, beraz, ordiziarrak laugarren izan ziren. Finalean Tolosa CFk 3-0 irabazi zion Realari.
Kopari dagokionez, finalerdietan Tolosanak 4-1 irabazi zion san Marcial taldeari, eta Behobia finalera pasatu zen Euskaldunaren aurka 0-0 berdindu eta penaltietan irabazi ondoren. Finalean Tolosanak eta Behobiak 1-1 berdindu zuten, eta penaltietara tolosarrek irabazi zuten.