Tolosako San Joan jaiak 2026

Haurren plaza bilakatu da Zumardiaundia

Leyre Carrasco 2026ko ekainaren 14a

Goizean, batetik, hondarrezko irudiak egiten aritu dira, eta bestetik, ehungintza jasangarriari buruzko ikastaroa izan dute.

San Joan jaietako programazioaren barruan Haurren Hiria antolatu dute aurtengoan ere. Horretarako plaza bilakatu da Zumardiaundia. Eguraldia lagun izan dute goizean eta hondarrezko irudiak egiten aritu dira. Ehungintza jasangarriari buruzko ikastaroa ere izan dute, eta haur zein guraso ugari animatu dira bertara. Arratsaldean, berriz, Markeliñe artistak Artiluso ikuskizuna egingo du familientzat, 17:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!