Momentu hunkigarria bizi da Trianguloa plazan T3T maratoia hasi aurretik. Bi pertsona omendu dituzte, aurten zendu direnak. Batetik, Jokin Uribetxeberria mendi lasterkaria, Alpino Uzturre taldeko kidea. Bertan izan dira Iñigo Uribetxeberria anaia eta mendi lasterkaria, eta Lia Alonso Jokinen bikotekidea izandakoa eta mendi lasterkaria. Lore sorta eman die Josu Odriozola Alpino Uzturreko kideak, eta txalo zaparrada jaso dute bai taldeko hainbat kideren eta, oro har, bertan bildu diren guztien partetik.
Ondoren, Luis Mari Lasa omendu dute. Antolakuntzako kide izandako Luis Lasaren aita, bertan zen semea eta baita Luis Mariren alarguna. Oroigarria jaso dute antolakuntzaren partetik eta bertso sorta bat ere eskaini diete. Bukatzeko, bi omenduak gogoan, eta bere gertukoak aurrean zeudela, Alpino Uzturre taldeko kideek agurra jo eta dantzatu dute.
Omenaldiak bukatuta, bizi atera dira T3T maratoiko parte hartzaileak.