Tolosako TAKE saskibaloi klubak antolatuta, 26. Kuadrillen Ugaitz 3x3 Txapelketa jokatzen ari dira arratsaldean zehar San Frantzisko pasealekuan. 44 talde ari dira parte hartzen, 32 gizonezkoen mailan eta 12 emakumezkoenean. Adinari dagokionez, zenbait belaunalditako herritarrak animatu dira aurtengo edizioan.
Datorren astean, asteartetik ostiralera bitarte, arratsaldero, Haurren Ugaitz 3x3 Txapelketa egingo da Alondegi plazan. Orain arte, gaurko egunez egin izan dute, goizez. Aurten, ordea, lau arratsaldetan egitea erabaki dute.