III. Targazki Rallya maiatzaren 16an egin zuten, eta, lehen aldiz, arratsaldez atera behar izan zituzten argazkiak. 86 parte hartzaileek lau gairen bueltan atera behar izan zituzten argazkiak: Zubiberria, arkitektura, erretratua Vivian Maier argazkilariaren bideari jarriki, eta mugimendua adierazten zuen gaueko irudi bat ere atera behar izan zuten.
Antolatzaileek parte hartzaile guztiak zoriondu zituzten, eta oraindik ere gehienak gizonezkoak badira ere, geroz eta emakume gehiago animatzen direla txalotu zuten. Parte hartzaileetatik 16 izan ziren tolosarrak. 16 urtetik beherakoen maila ere badute, iaz ez zen inor animatu, baina aurten lauk eman zuten izena.
Saridunak
- 1. saria: Tomas Sarasola.
- 2. saria: Mikel Bravo Aldasoro.
- 3. saria: Montserrat Escalante Gallardo.
- Bertako saria: Joseba Iturbe Reyes.
- Gazte saria: Izar Garcia Perez.