Bihar larunbata 10:00etatik aurrera hasiko da Tolosako Usabal kiroldegian eskubaloiko XVII. San Joan Txapelketa. Tolosa CFk antolatzen du, eta bi txapelketa egingo dira, bat infantil neskena eta bestea infantil mutilena.
Lau taldek parte hartuko dute: Tolosa CF, Leizaran, Urola eta Uharte. Txapelketa bakoitzean lau taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Partidak kiroldegiko bi pistetan jokatuko dira. eta 10:00etan hasiko dira lehenengoak, eta azkenekoak 12:30ean hasiko dira. Ligaxka bukatzean lehen postuan geratzen denak irabaziko du txapelketa.