Igandean hasiko dira Iurreamendi egoitzako festak

Ataria 2026ko ekainaren 11

Ekainaren 14tik 19ra bitarte ospatuko dituzte, eta ez dira faltako bazkari eta bingo bereziak, txupinazoa eta abesbatzen kontzertuak; langile ohiei eta egoiliarrei omenaldia ere egingo diete.

Urtero moduan, San Joan jaien aurretik, festak ospatuko dituzte Tolosako Iurreamendi egoitzan. Ekainaren 14tik 19ra izango dira, eta egun horietarako askotariko ekintzak antolatu dituzte. Lehen egunean, igandean, bazkari berezia egingo dute, eta astelehenean, txupinazoa. Musika saioek eta askotariko jolasek osatzen dute ondorengo egunetako egitaraua.

Gainera, goizero, langileek abesti bat abestuko dute megafoniatik, eta hilaren 16an omenaldia egingo diete egoiliarrei eta erretiratutako langileei. Egoitzako langileek egoiliarrak festaren parte izatea nahi dute. Horretarako, festetako zapiak egin dituzte, eta harreran eskuratu daitezke.

Iurremandi egoitzako festetako egitaraua:

  • Ekainak 14, igandea
    • 14:00. Bazkari berezia.
  • Ekainak 15, astelehena
    • 10:30. Txupinazoa.
    • 11:00. Pelikula, kafetegian.
    • 17:00. Nagusilaneko Bi Bost taldearen emanaldia, elizan.
  • Ekainak 16, asteartea
    • 11:00. Lask abesbatzaren kontzertua elizan, eta 4 urtekoen bisita egoitzara.
    • 17:00. Txokolatea eta 90 urte bete dituzten egoiliarrei eta erretiratutako langileei omenaldia kafetegian.
  • Ekainak 17, asteazkena
    • 11:00. Galdera jolasa Laskorain ikastolako ikasleekin, kafetegian.
    • 16:00. Jolasak, kafetegian.
    • 17:30. Iurreamendiko abesbatzaren emanaldia, kafetegian.
  • Ekainak 18, osteguna
    • 11:00. Bingo berezia, kafetegian.
    • 16:45. Alaitu abesbatzaren emanaldia, elizan.
  • Ekainak 19, ostirala
    • 11:00. Meza.
    • 11:45. Diploma banaketa, elizan.
    • 18:00. Irurako Onintza abesbatzaren emanaldia, elizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!