Urrezko bi domina lortu dituzte Euskadikoan

Ataria 2026ko ekainaren 11

Irina Mendizabal eta Beñat Iraola, erdian, Espainiako Txapelketan. TOLOSA CF

Atletismoko absolutu mailako Euskadiko Txapelketa izan da jokoan asteburuan Durangon. Bertan tolosa CFko atleta ugari izan dira, eta emaitza aipagarriak lortu dituzte.

Horietako bi dira Euken Fernandez eta June Sudupe, txapeldun bilakatu baitira. Fernandezek xabalina jaurtiketan irabazi du txapelketa 61,32ko jaurtiketa eginda. Sudupek, urrezko domina lortzeaz gain, Tolosa CFko errekor berria ezarri du 5.000 metrotan 17.23ko denborarekin.

Hauez gain gainontzekoen emaitzak ere nabarmenak izan dira, askok marka pertsonala lortuta, eta Espainiako Txapelketarako hiru gutxieneko lortu dituzte: Eñaut Arostegik 1.500 metrotan eta Idoia Arrospidek eta Aitana Aierberenak 800 metrotan.

Bestalde, Tolosa CFko bi atleta 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartu dute asteburuan. Batetik, Beñat Iraolak, 1.500 metro oztopoetan; 15. postuan bukatu zuen 4.41ko markarekin. Bestetik, Irina Mendizabalek, oraindik maila horretako lehen urtekoa izanik, estreinaldia egin zuen txapelketan. 1.000 metroak egin zituen eta zorte txarra izan zuen, erori egin baitzen; ez zen finalerako sailkatu eta 21. postuan amaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!