Hain justu, txapelketa bat adin guztietarako izango da, eta bestea 14 urtez azpiko jokalarientzako. Goizeko saioa adin guztietako jokalarientzat izango da. Parte-hartzaileen bertaratzea 9:45ean baieztatuko da, eta txapelketa 10:00etan hasiko da. Lehiaketa suitzar sisteman jokatuko da, bederatzi txandatan, eta joko erritmoa jokalariko 5 minutu gehi 3 segundo izango da. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena tolosaxake@gmail.com helbide elektronikoan.
Arratsaldean, berriz, 14 urtez azpikoen txapelketa jokatuko da. Kasu horretan bertaratzea 15:45ean baieztatu beharko da, eta lehen partidak 16:00etan hasiko dira. 2012tik aurrera jaiotako gazteek hartu ahal izango dute parte, sei txandako txapelketan. Joko erritmoa 5+3 minutukoa izango da goizeko txapelketan bezala. Izena emateko aurreko helbidera idatzi behar da. Bi txapelketetan azken plazak bakarrik geratzen dira.