Berazubi estadioan jokoan izango da 11. Urtzi Gurrutxaga Futbol Oroimenezkoa larunbatean, Tolosa CFk antolatuta. Alebin mailako 12 futbol talde ariko dira, horietatik hiru klub antolatzailearenak: Tolosa CF, Urdiña Txiki eta Tolosana. Alegiako Intxurre taldeak ere parte hartuko du, eta gainerakoak ondorengoak dira: Reala, Euskalduna, Ordizia, Beasain, Lazkao, Zarautz, Behobia eta San Marcial.
Txapelketa 10:00etan hasiko da, eta taldeak hiru multzotan banatuko dira. Multzo bakoitzeko lehen postuetan geratzen direnak arratsaldean ligako kanporaketak jokatuko dituzte, eta multzoko azken postuetan geratzen direnak kopako kanporaketak. Kopako finala 17:00etan hasiko da, eta ligako finala 17:45ean.