Datorren astean, hilaren 16tik 19ra arratsaldero haurrentzako Ugaitz 3x3 Txapelketa egingo da Alondegia plazan. Aurreko urteetan goizez egiten zena luzatu egin dute, eta lau arratsaldetan izango da. Bi txapelketei Ugaitz izena jarri zieten, orain bi urte zendu zen klubeko jokalari baten omenez.
Kuadrillen txapelketan esteka honetan sartuta eman daiteke. Haurren txapelketarako, berriz, esteka honetatik eman daiteke izena.