Tolosako San Joan jaiak 2026

2026ko Tolosako San Joan jaietako egitaraua

Ataria 2026ko ekainaren 8a

Ekainaren 19tik 24ra bitarte ospatuko dituzte sanjoanak Tolosan; aurrez, hilaren 13an eta 14an jai giroko ekitaldiak izango dira. Ikusi egitaraua osorik.

Egitarauaren edizio digitala, esteka honetan.

* Muturreko beroagatik jai egitarauan aldaketak egin dira.

2026ko Tolosako San Joan jaietako egitaraua:
  • Ekainak 13, larunbata
    • 09:00-21:00. Berazubi estadioa. Urtzi Gurrutxaga Memoriala futbol txapelketa, Tolosa CFk antolatuta.
    • 10:00-18:00. Trianguloa plaza. Sanjoanetako xake txapelketa, Enroke Klubak antolatuta.
    • 15:30-21:00. San Frantzisko pasealekua. XXVI. Ugaitz 3x3 San Juan Saskibaloi Txapelketa, TAKEk antolatuta.
    • 22:30. Euskal Herria plaza. Kontzertua: Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua. Parte-hartzaileak: Denbora Band, Joli Paskualena eta Iker Huitzi.
  • Ekainak 14, igandea
    • 08:45. Trianguloa plaza. T3T eta T2T mendi maratoiak, Oargi Mendi taldeak antolatuta.
    • Haurren Hiria, Zumardiaundian.
      • 10:00-13:00. Hondarrezko irudiak.
      • 11:00-14:00. Ehungintza jasangarriaren tailerrak.
      • 17:00. Markeliñeren Artiluso familientzako ikuskizuna.
  • Ekainak 19, ostirala
    • 10:30. San Frantzisko eliza. Erretirodunen meza.
    • 11:30. Harizpe elkartea. VII. Helduen Egunaren hasiera Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Ondoren, kalejira.
    • 14:00. Zerkausia. Helduen bazkaria eta dantzaldia.
    • 17:00. Gernikako Arbola Lorategiak. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
    • 18:00. Plaza Zaharra. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Segidan, Iraunkorrak txaranga kalez kale.
    • 19:00. Usabal Kiroldegia. Tolosa CFren gimnastika erritmikoko emanaldia.
    • 20:00. Plaza Berria. Kontzertua: Nhil.
    • 22:30. Plaza Zaharra. Zezen suzkoa.
    • 23:00. Plaza Berria. Kontzertua: Añube.
  • Ekainak 20, larunbata. Kuadrillen Eguna
    • 09:00. San Frantzisko pasealekua. XLIV. Jose Mari Anza Memoriala txirrindulari lasterketa, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
    • 10:30. Plaza Berria. Haurren entzierroa.
    • 11:00. Oria ibaia. Kuadrillen arteko baltsa jaitsiera.
    • 11:30. Gaztelako Atea. Tolosako eta Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
    • 12:00. Zerkausia. Kuadrillen Eguneko txupinazoa. Ondoren, kalejira, Bonberenea txarangak eta GiroArte dultzaina taldeak alaituta.
    • 12:15. Alde Zaharra. Batukada Feminista Sarea.
    • 14:00. Euskal Herria plaza. Kuadrillen herri bazkaria.
    • 16:00. Euskal Herria plaza. Erromeria Iratzar taldearekin. Tartean, Larrain Dantza, Tolosako Dultzaineroekin.
    • 18:00. Euskal Herria plazatik Plaza Berrira. Mulambo perkusio taldearen kalejira.
    • 18:00. Alondegi plaza. Haurrentzako ikuskizuna: Sardina freskue.
    • 20:00. Plaza Berria. DJ Rani.
    • 20:00. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: Txaston Dixie Band.
    • 23:00. Plaza Berria. Kontzertua: Laket taldea.
    • 00:00. Alde Zaharra. Jainekin Txaranga.
  • Ekainak 21, igandea
    • 11:00-14:00. Beotibar pilotalekuan. Haurrentzako jolas parkea.
    • 11:30. Zerkausia. Oroimenerako kontzertua, Buru Bihotzez elkarteak antolatuta: Orkestrina band jazpana.
    • 12:00. Lopez-Mendizabal pasealekuan. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Joanes Illarregi. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
    • 12:30. Trianguloa plazan. 2026eko Euskotren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena.
    • 14:00-19:00. Beotibar pilotalekuan. Haurrentzako jolas parkea.
    • 19:00. Trianguloa plaza. Herri kirol erakustaldia.
    • 20:00. Plaza Berria. Kontzertua: Alarma Morea.
  • Ekainak 22, astelehena
    • 19:30. Urkizu, Iraolaneko zuloa. Et Incarnatus Orkestraren solstizio kontzertua.
  • Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera.
    • 17:00. Udaletxea. Udal Txistulari Bandak, antzinako erronda bidea eginez, San Joan zortzikoa joko du. * Udaletxeko arkupetan joko dute, eta erronda EZ dute egingo.
    • 19:00. Plaza Zaharra. San Joan su txikia, Eduardo Mokoroa Musika Eskolako ikasleen bandak girotuta. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
    • 20:00. Arrameleko San Joan kapera. Lehenengo bezperak.
    • 22:00. Andre Maria plaza. San Joan sua. Ondoren, Tolosako Udal Musika Banda, Udaberri Dantza Taldea eta Santa Maria Kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, musika banda kalez kale ibiliko da. * Su txiki bat piztuko da ekitaldi sinboliko gisa, baina ezingo du inork salto egin, eta lehenago itzaliko da. Ondorengo emanaldiak aurreikusi bezala jarraituko du.
    • 23:15. Euskal Herria plaza. Kontzertua: Puro Relajo.
  • Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna.
    • 07:00. Etxez etxe. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
    • 08:30. Gorriti plazatik. Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Udal Musika Bandaren eskutik.
    • 08:45. Udaletxea. Diana, GiroArte dultzaina taldearen eta Tolosako dultzaineroen eskutik.
    • 09:30. Plaza Zaharra. Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez.
    • 10:00. Andre Maria parrokia. Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte-hartzearekin. Segidan, prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, azken deskargak egiteko. * Prozesioa amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, denok elkarrekin BI deskarga egiteko. Udal Musika Banda ez da Euskal Herri plazara joango. Erraldoiak bertaratuko dira baina ez dute dantzarik egingo.
    • 13:00. Berdura Plaza. Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
    • 17:00. Plaza Zaharra. Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute: Andre Maria, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia. * Plaza Zaharretik Udalbaltza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, bordondantzariak eta eskopetariak Andre Mari plazara joango dira.
    • 16:45. Andre Maria parrokia. Bigarren bezperak.
    • 17:30. San Joan ermita. Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira. Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau. Andre Maria parrokiatik, Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal MUsika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek Zumardiandirako bidea egingo dute. Alkatearen agurra eta zinegotzien eskualdatzeko soinua bertan dantzatuko dira. Ondoren, Udaberri Dantza Taldearen eskutik, aurreskua. Han amaituko da alardea.
    • 19:30. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: Joxe Mendizabal.
    • 20:00-23:30. Kalez kale. Kalean txaranga. * 20:30ean hasiko da txaranga. 
    • 23:00. Zumarditxikia. Suak: Vulcano piroteknia. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
    • 23:15. Plaza Berria. Kontzertuak: Neomak eta Muxutruk.
  • Ekainak 27, larunbata
    • 19:00. Berdura plaza. San Joan Sagardo Txapelketa, Batasuna elkarteak antolatuta. Txapelketak iraun bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!