2026/06/24 07:00 - 23:15
07:00. Etxez etxe zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Gorriti plazatik abiatuta Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Udal Musika Bandaren eskutik.
08:45. Udaletxetik abiatuta Diana, GiroArte dultzaina taldearen eta Tolosako dultzaineroen eskutik.
09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez.
10:00. Andre Maria parrokian Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte-hartzearekin.
Ondoren. Andre Maria plazatik. Prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, azken deskargak egiteko. * Prozesioa amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, denok elkarrekin BI deskarga egiteko. Udal Musika Banda ez da Euskal Herri plazara joango. Erraldoiak bertaratuko dira baina ez dute dantzarik egingo.
13:00. Berdura Plazan Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
17:20. Plaza Zaharretik Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute: Andre Maria, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia. * Plaza Zaharretik Udalbaltza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, bordondantzariak eta eskopetariak Andre Mari plazara joango dira.
17:30. Andre Maria parrokian bigarren bezperak.
17:30. San Joan ermitan Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira. Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
Andre Maria parrokiatik, Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal MUsika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek Zumardiandirako bidea egingo dute. Alkatearen agurra eta zinegotzien eskualdatzeko soinua bertan dantzatuko dira. Ondoren, Udaberri Dantza Taldearen eskutik, aurreskua. Han amaituko da alardea.
19:30. Lopez-Mendizabal pasealekuan Joxe Mendizabalen kontzertua.
20:00-23:30. Kalez kale Kalean txaranga. * 20:30ean hasiko da txaranga.
23:00. Zumarditxikian Vulcano pirotekniaren suak. * Bertan behera geratuko da ekitaldi hau.
23:15. Plaza Berrian Neomak eta Muxutruk taldeen kontzertuak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?