Euskal Duatloiaren finala Tolosan, txapeldun zaharra eta marka berria

Ataria 2026ko ekainaren 7a

Julen Alberdi 'Txikiak' irabazi du aurten ere Euskal Duatloia. Iazko bere marka hobetzea lortu du gainera azkoitiarrak. Podiumean, Ibai Soroa eta Xabier Zaldua izan ditu ondoan 'Txikia'k.

Hamaika herri kirolarik final handia jokatu dute Tolosako zezen plazan. Hego Euskal Herriko lau lurraldeak ordezkaturik zeuden, eta txapela, Gipuzkoan geratu da. Julen Alberdi 'Txikia' jaun eta jabe izan da. Azkoitiarrak ikuskizun paregabea eskaini du, hasi eta buka. Bere denbora ere izugarria izan da, iazko bere marka 37 segundoan hobetuz.

Sailkapena
  1. Julen Alberdi      22.44
  2. Ibai Soroa           26.20
  3. Xabier Zaldua    27.08
  4. Aitzol Atutxa      29.07
  5. Eneko Saralegi  29.11
  6. Eloy Kortxero    30.14
  7. Oier Mitxelena  30.20
  8. Julen Kañamares  30.27
  9. Oier Kañamares    31.17
  10. Ioritz Gisasola       32.23
  11. Julen Larrea          33.26

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!