Edari bikainak dastatu dituzte

Ataria 2026ko ekainaren 6a

Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Tolosako Udalarekin elkarlanean, VIII. Ardo Zuri Azoka egin dute Trianguloa plazan.

Guztira hemeretzi ardo zuri dastatzeko aukera izan dute azokara joan direnek. Gure Txokoa elkarteak Hika txakolindegiari oroigarri bat eman dio azokaren hasieran, ekitaldian urte guzti hauetan eman duen laguntzarengatik. Ardoaz gain, hainbat pintxo jateko aukera ere izan dute Trianguloa plazatik igaro direnak. 

Aurten, gainera, lehenengo aldiz Itsaski Azoka egin dute. Trianguloa plazan bertan egin da, eta hainbat postu egon dira. Itsasoarekin, gastronomiarekin eta itsas kulturarekin zerikusia duten produktuak sustatzea, erakustea eta merkaturatzea izan da helburua, artisau-kontserben industriaren sustapena bermatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!