Tolosanklisk argazki lehiaketan parte hartzea zabalik

Ataria 2026ko ekainaren 3a

Fernando Pradiniren 'Putzu isladak' argazkiak irabazi zuen iaz.

Irailaren 30era arteko epea dago parte hartzeko. Aurtengo gaia mugimendua da.

Tolosako Udalaren 2027ko egutegia osatzeko antolatzen den Tolosanklisk argazki lehiaketan parte hartu daiteke. Tolosanklisk.tolosa.eus webgunearen bitartez parte hartu ahalko da, irailaren 30a bitarte, eta aurtengo gaia mugimendua izango da.

Parte hartzaileek Tolosan erroldatuta egon behar dute. Partaide bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, etzanak edo horizontalak, eta 2 eta 10 Mb arteko pisua dutenak. Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da.

Urriaren 9tik aurrera tolosanklisk.tolosa.eus webgunean ikusi ahal izango dira aurtengo lehiaketako argazki irabazlea eta 12 finalistak. Saritutako argazkiek 2027ko Tolosako egutegia osatuko dute. Gainera, egutegiaren azalerako argazkiaren egileak 600 euroko saria izango du eta, egutegiko hilabete bakoitzeko argazkien egile bakoitzak 200 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!