Ekainaren 27ra arte, askotariko jarduerak izango dira Tolosan. Hori dela eta, eta Tolosandblues jaialdiaren eta San Joan jaien prestakuntzak tarteko, udalak jakinarazi du Euskal Herria plazako larunbateroko postuak San Frantzisko pasealekuan jarriko dituztela. Ondorengoak dira lekualdaketaren data zehatzak: ekainaren 6a, 13a, 20a eta 27a.