2026/06/25 - 2026/06/28 08:59

Tolosandblues 2026

Tolosandblues 2026
Tolosa

John Primer, Chicago blues estiloaren figura ospetsua izango da Tolosan. Hain zuzen ere, irabazi berri du blues tradizionaleko gizonezko artistaren saria (Traditional Blues Male Artist), Blues Music Awards sarietan.

Aurtengo beste parte-hartzaile nabarmenetako bat Acantha Lang izango da, egungo soul musikan gehien eskatzen den artistetako bat. New Orleansen (Louisiana, AEB) jaioa da, abeslaria eta konpositorea. Ikuskizun zirraragarria emango du, dantzagarria eta dotoreziaz betea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!