Musikaren doinura

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Musikariak gaur ez dira esku hutsik atera kalera; Musikherria ospatzeko instrumentuak soinean, kalez kale ibili dira Tolosa girotzen.

Adin guztietako musikariek hartu dituzte Tolosako kaleak euren eszenatokitzat gaurkoan. Edonolako doinuak entzun dira kalez kale zein plazaz plaza. Musikari gazteenak familiako zaleak atzean zituztela, ibili dira batetik bestera musika joz.

Asko eta asko izan dira 10:00etatik aurrera goizari musika jarri diotenak. Esaterako, Tolosako dultzaineroak, Giro Arte dultzaina taldea, Iraunkorrak txaranga, Udaberri fanfarrea, Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasleak, Konponezinak txaranga, Tolosako txistulariak, Tolosa Kantari, Isidro Larrañaga akordeoi orkestra, Diversitu, Hodeiertz abesbatza, eta abar luze bat.

 

Erlazionatuak

Musikaren herria

Ataria mai 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!