Edonola ere, lanketa zabalagoa da eta EHUko Arkitektura ikasleek San Esteban auzoaren inguruan egindako proposamenak jasotzen dituen erakusketa dago ikusgai Ttonttor auzo elkartean.
San Esteban auzoan oinezkoak lehenesteko ekintza gauzatu dute larunbat goizean. Izan ere, auzotarrak EHUko Arkitektura ikasleekin batera aritu dira lan eta lan espazioa atontzen. Auzoaren «eraldaketa taktikoa» deitu diote, eta haur-parkea bihurtu dute Hiru-Aldeta inguruko eremua.
Edonola ere, lanketa zabalagoa da eta EHUko Arkitektura ikasleek San Esteban auzoaren inguruan egindako proposamenak jasotzen dituen erakusketa dago ikusgai Ttonttor auzo elkartean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?