Hegats igeriketa txapelketa etzi, Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 28a

Roberto Jauregi Oroimenezkoa Txapelketaren 2024ko edizioko irudia. A. IMAZ

Roberto Jauregiren Oroimenezko txapelketaren edizio berri bat jokatuko da Usabal kiroldegian, goizez eta arratsaldez; 170 igerilari gaztek parte hartuko dute.

Etzi, larunbata, 22. Roberto Jauregiren Oroimenezko Hegats Igeriketa Txapelketa izango da Tolosan, Usabal kiroldegiko igerilekuan. Igarondo Urpekoak taldeak antolatu du, eta Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Kantabriako eta Aragoiko 12 eta 15 urte bitarteko 170 igerilarik parte hartuko dute.

Egun osoko txapelketa izango da. Goizeko kanporaketak 10:00etan hasiko dira; arratsaldeko txanda, berriz, 16:00etan hasiko da. Askotariko probetan parte hartuko dute igerilari gazteek, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, «ikusleentzat formatu ikusgarria» izango da.

Klubak adierazi du «ahal den modu onenean, igerian» omenduko dutela Jauregi. «Hura izan zen hegats igeriketa Tolosara ekarri zuen entrenatzailea, eta edonori laguntzeko prest zegoelako ezagutzen du tolosar askok».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!