'Mundu berri baterako ateak' dokumentala estreinatu dute Leidorren

Ataria 2026ko maiatzaren 23a

Dokumentalean parte hartu dutenen taldeko argazkia.

Pasa den ekainean idiek tiraka, gurdi bat abiatu zen erromesaldian Gipuzkoatik Nafarroara bidean. Gurdian Aralarko San Migel santutegiko atea zeramaten. Erromesaldi hura biltzen du dokumentalak, eta gaur estreinatu dute, Tolosan.

2024ko urrian Aralarko San Migel santutegiko ateari eraso egin zioten, eta Albaola itsas museora eraman zuten konpontzera. Behin eraberrituta, Aralar aldera eraman zuten bueltan, idiek gidatutako gurdi batean San Pedroko Albaolatik. Zazpi etapako erromesaldia egin zuten, eta Tolosa ere zeharkatu zuen, Herrikide ikastetxeak koordinatuta. Bada, bide hori jasotzen du, hain zuzen, gaur lehenengoz ikusi ahal izan den Mundu berri baterako ateak dokumentalak.
 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!