Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Itzulia egin dute Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 22a

213 txirrindularik egin diote aurre bero sapari. Erlojupeko etapa izan da, eta lasterketa dela eta herriko erdigunea itxita egon da trafikoarentzat. 

Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Itzulia egin dute Tolosan. Euskal Herria plazatik atera dira txirrindulariak eta Rondilla kalea, San Frantzisko etorbidea eta Araba etorbidea zeharkatu ondoren, Bentaundiraino joan eta han buelta ematen dute, beste aldera egin eta Trianguloan amaitzeko. Guztira 3,7 kilometro egin dituzte kadete, jubenil eta open mailako (23 urtez azpikoak eta elitekoak) 213 txirrindulariek.

Eskualdeari dagokionez ZU-K Limousin Tolosako nesken taldeak hartu du parte, eta baita Tolosako Maier Olanok ere Massi-Baix Ter taldean.

Emaitzak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!