Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Itzulia ari dira korritzen. Euskal Herria plazatik ateratzen dira txirrindulariak eta Rondilla kalea, San Frantzisko etorbidea eta Araba etorbidea zeharkatu ondoren, Bentaundiraino joan eta han buelta ematen dute, beste aldera egin eta Trianguloan amaitzeko. Guztira 3,7 kilometro ari dira egiten kadete, jubenil eta open mailako (23 urtez azpikoak eta elitekoak) 213 txirrindulariak.
Eskualdeari dagokionez ZU-K Limousin Tolosako nesken taldea ari da parte hartzen, eta baita Tolosako Maier Olano ere Massi-Baix Ter taldean.