Oria eta Araxes ibaietako zubien begietan zuhaitzak kenduko dituzte

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Ondorioz pasabidea baldintzatuta egongo da, gaur eta bihar Iurramendi pasealekua eta Araba etorbidea lotzen dituen zubian, 08:30etik 15:00etara.

Ibaiko zubien begietan zuhaitzak kendu edo inausiko dituztenez, pasabidea baldintzatua egongo da gaur eta bihar Iurramendi pasealekua eta Araba etorbidea lotzen dituen zubian (SAM zubian) 08:30etik 15:00etara, bai eta zezen plaza ondoko zubian, Andre Mari elizaren ondoan eta Arramelen bi gunetan. Azkenengo horretan, trafikoa ez da oztopatuko. 

Oria ibaiko lanak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte. Araxes ibaian, berriz, bisoi europarraren ugalketa-zikloa dela eta, ezin izango dira lan horiek egin abuztura arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!