Aurreko bi urteetan Tolosako Udalak Do, Re, Ni ekimena jarri zuen martxan, Xabier Lizaso musikariaren metodoan oinarritutako proposamena. Aurten, 60 urtetik gorakoei zuzendutako egitasmoa, Muñoa Fundazioak bideratu du, Kantaita Enearen bitartekaritzarekin. Jarduera honek ongizatea sustatzen du modu prebentiboan, ohitura osasuntsuak eta elkarren arteko harremanak indartuz, eta baliagarria da alzheimerraren eta bestelako dementzien eragina atzeratzeko.
Garuna lantzeko osasun-proiektua da Do re ni, eta kalte kognitiboaren prebentzioa lantzen du. Egitasmoak laguntzen du kognizioaren degradazioa prebenitzeko kontzientzia areagotzen, eta azpimarratu egiten du garunaren garapen optimoa lortzeko jarduera fisiko eta mentalaren garrantzia. Parte hartzaileekin landuko da nork bere buru osasuna zaintzeko duen ahalmena, eta, horregatik, ezinbestekoa izango da bakoitzak bere onena jartzea prozesuan, helburua eta emaitzak lortzeko.
Saioak Tolosako kultur etxean izango dira, ostegunetan, maiatzaren 21ean hasita, 2027ko apirilaren 22ra arte. Lehen taldea 09:00etatik 10:30era ariko da, eta bigarrena, 10:30etik 12:00etara. Orotara, 42 saio izango dira, eta parte hartzeko, 275 euro ordaindu beharko da.
Aurten, 25 laguneko 2 talde eratuko dira, eta parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharko da. Xehetasun gehiago jakiteko, erabilgarri egongo dira 670 985 927 telefono zenbakia eta info@kantaitaenea.com helbide elektronikoa.
Saioen egutegia:
- Maiatza: 21, 28
- Ekaina: 4, 11, 18, 25
- Uztaila: 2, 9, 16, 23, 30
- Iraila: 3, 10, 17, 24
- Urria: 1, 8, 15, 22, 29
- Azaroa: 5, 12, 19, 26
- Abendua: 3, 10, 17
- Urtarrila: 7, 14, 21, 28
- Otsaila: 11, 18, 25
- Martxoa: 4, 11, 18
- Apirila: 1, 8, 15, 22, 29