Musika barrokoko 'Sacrae Harmoniae' kontzertua, igandean Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Hodeiertz abesbatzaren entsegu bateko artxibo-irudia.

Tolosako Hodeiertz abesbatzak eta Ordiziako Oroith abesbatzek eta Andra Mari Orkestrak parte hartuko dute; 19:00etan izango da San Frantzisko elizan, eta sarrera doakoa da.

Igandean, barroko garaiko musika entzuteko aukera izango da Tolosan. Herriko Hodeiertz abesbatzak, Ordiziako Oroithek eta Euskal Herriko kontserbatorioetako irakasle eta ikaslez osatutako Andra Mari Orkestrak Sacrae Harmoniae kontzertua egingo baitute San Frantzisko elizan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da.

Hiru musikagile italiarrek XVII. eta XVIII. mendeetan idatzitako obrak interpretatuko dituzte: Alessandro eta Domenico Scarlatti aita-semeak eta Gregorio Allegri. Andoni Sierrak zuzenduko du kontzertua, eta lau bakarlari egongo dira: Zuhara Etxabe sopranoa, Mario Hernandez altu-ahotsa, Aitor Garitano tenorra eta Kepa Mujika baxua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!