'Mate' eta Letamendia Gipuzkoako txapeldun, Agirre eta Mujika txapeldunorde

Ataria 2026ko maiatzaren 20a

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Txapelketa jokatu zen maiatzaren 12an Ordizian. Xakean, txintxon karta jokoan eta tokan puntan ibili dira eskualdekoak.

Juan Bautista Aranzabe Mate-k  xake txapelketa irabazi zuen, bosgarren aldiz. Bere 83 urterekin handia egin zuen tolosarrak. Finala Trintxerpeko Jose Anjel Gonzalezen aurka jokatu zuen. Amaia Letamendia ere txapeldun geratu zen Ordizian, txintxonean. Bigarren postuan geratu zirenak Jose Agirre eta Juan Antonio Mujika izan ziren, tokan. Iturriza Elkartetik guztiak zoriondu nahi izan dizute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!