Lasterketa bakarra izango da guztientzat, eta batera aterako dira, 17:00etan. Norbere mailara egokitzeko baina, bi multzo edo kaxoitan banatuko dute irteera. Lehenengo ilaretan, Bixi-bixi izeneko kaxoian, lasterketa azkar —25 minututik beherako denboran— egin nahi dutenak kokatuko dira. Lasai-lasai izeneko bigarren multzoan, berriz, mantsoago joateko asmoa dutenak izango dira. Bigarren horretan, proba oinez edo gurpildun aulkian egiteko aukera ere egongo da, beti ere ordubete eta hamabost minutuko denbora muga errespetatuta. Izena Kronoak.com webgunean eman daiteke.
Ixilpen klubak erronka bat prestatu du krosa girotzen joateko. Ibilbidearen zati bat azkarren egiten duen lehenengo neskak eta mutilak, lasterketa ostean Perurena Burger foodtruckeko burger gourmet bat izango du opari. Irabazlea Stravan lehenengo agertzen dena izango da. Epea hilaren 22an bukatzen da. Stravan Mugitu Tolosa Challenge izenarekin dago zehaztuta zatia, eta zezen plazatik hasi eta Zubiberri aldera doa.