San Frantzisko elizaren bizitokietan etxebizitzak eraikitzeko aukera ari dira aztertzen

Ataria 2026ko maiatzaren 20a

Frantziskotarrek Tolosa utziko dute datozen hilabeteetan, eta ondorioz, eliza eta elizaren atzealdean dauden bizitokiak erabilpenik gabe geratuko dira. Udalak esan duenez, 2025eko udazkenaz geroztik ari da hitz egiten frantziskotarrekin etxebizitzak dauden eraikina eta eliza erosteko.

Alde batetik, bizitokia den eraikinaren zatian etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertzen ari dira, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari dira, «proiektu estrategiko hori etorkizunean errealitate bihur dadin». Bestetik, elizak ekipamendu bezala dituen aukerak ari dira aztertzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!