Tolosako San Joan jaiak 2026

Gaur aukeratuko dute sanjoanetan txupinazoa nork botako duen

Ataria 2026ko maiatzaren 18a

Azken xehetasunak zehazteko bilera egingo dute udalak eta festetan parte hartzen duten talde eta eragileek; 19:00etan izango da, kultur etxean.

Ekainaren 19tik 24ra izango dira aurten Tolosako sanjoanak. Hilabete besterik ez da falta txupina lehertu eta jaiei hasiera emateko. Festetako egitaraua dagoeneko antolatuta dute, baina gaur, azken errepasoa egiteko aukera izango da. Horretarako, bilera egingo dute kultur etxean udalak eta festetan parte hartzen duten talde eta eragileek; 19:00etan izango da. San Joan jaien azken xehetasunak definitu eta zehaztuko dituzte, eta txupinazoa nork botako duen aukeratuko dute. Parte hartu nahi duen herritar orok du joateko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!