Dantza ikuskizunak erakarri ditu begiradak

Ataria 2026ko maiatzaren 16a

Apirileko periya egiten ari dira Tolosako Larramendi auzoan, eta egun osorako egitaraua dute antolatuta. Haurrentzako jarduerak eta dantza-ikuskizuna izan dituzte goizean, eta arratsaldean beste hainbat hitzordu izango dituzte.

Tolosako Larramendi auzoan Apirileko periya ospatzen ari dira gaur, eta egun osoan izango dituzte jarduerak. Haurrentzako tailerrekin hasi dute eguna, eta auzotar andana bildu da Lasarteko Amaia Gonzalez Caballero dantza akademiako ikasleen erakustaldia ikustera.

Arratsalderako ere proposamen sorta zabala prestatu dute, horien artean, janarien postuak, kontzertuak, oliba hezurraren jaurtitzea eta umeentzako mozorro lehiaketa.

Egitaraua

  • 13:00. Janari postuak eta DJ Meyd.
  • 14:30. Kontzertua Rumbas con Alma taldearekin.
  • 16:00. Helduentzako jolasa: Nazioarteko Azeituna Hezurraren Jaurtiketa.
  • 17:00. Umeen mozorro lehiaketa tematikoa.
  • 19:00. Festaren jarraipena DJ Meydekin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!