Erdi Aroko hitzordua Amarotzen

Ataria 2026ko maiatzaren 16a

Artisauen postuak, pertsonaien ikuskizunak eta askotariko eskaintza, Erdi Aroko azokaren barruan.

Amarotzen Erdi Aroko azoka ari dira egiten egunotan, eta goizean goizetik eguraldia lagun izan ez badute ere, jendea hurbildu da nobedadeak zer eskaintzen duen ikustera. Jakiak, gozokiak, bitxiak eta askotariko artisau postuek osatzen dute merkatua, eta, horrez gain, zuzeneko ikuskizunek zein pertsonaien antzezpenek girotu dute postuen arteko pasabidea.

Goizeko eskaintzaz gain, arratsaldean eta bihar ere izango da zer ikusia Amarotzeko Erdi Aroko azokan.

Egitaraua

Larunbata, maiatzak 16

  • 11:00. Merkatuaren irekiera.
  • 11:15. Musika kalejira.
  • 11:30. Gervasio handia.
  • 12:00. Erraldoia eta artzaina.
  • 12:30. Txotxongiloak Martin Txiki eta Basajaun.
  • 13:00. Kondenatuta.
  • 13:30. Musika kalejira.
  • 14:00. Zikotiko.
  • 14:30. Basajaun, basoen jauna.
  • 15:00. Jatera, tabernetara.
  • 17:00. Merkatuaren irekiera.
  • 17:15. Musika ikuskizuna.
  • 17:30. Munduko gizonik indartsuena.
  • 18:00. Txotxongiloak Zaldun izan nahi zuen printzesa.
  • 18:30. Musika kalejira.
  • 19:00. Kondenatuta.
  • 19:30. Erregearen bufoiak.
  • 20:00. Komun garbitzaileak.
  • 20:30. Hortz ateratzailea.
  • 21:00. Musika kalejira.
  • 21:30. Sorginen zortea.
  • 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.

Igandea, maiatzak 17

  • 11:00. Merkatuaren irekiera.
  • 11:15. Musika kalejira.
  • 11:30. Hortz ateratzailea.
  • 12:00. Erregearen bufoiak.
  • 12:30. Txotxongiloak Zaldun izan nahi zuen printzesa.
  • 13:00. Kondenatuta.
  • 13:30. Musika kalejira.
  • 14:00. Erraldoia eta artzaina.
  • 14:30. Komun garbitzaileak.
  • 15:00. Jatera, tabernetara.
  • 17:00. Merkatuaren irekiera.
  • 17:15. Musika ikuskizuna.
  • 17:30. Gervasio handia.
  • 18:00. Txotxongiloak Martin Txiki eta Basajaun.
  • 18:30. Musika kalejira.
  • 19:00. Kondenatuta.
  • 19:30. Zikotiko.
  • 20:00. Basajaun, basoen jauna.
  • 20:30. Munduko gizonik indartsuena.
  • 21:00. Musika kalejira.
  • 21:30. Sorginen zortea.
  • 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!