Gehigarria: Ongizatea

Haurraren garapen osasuntsua helburu

Ataria 2026ko maiatzaren 17a

Hamar urte baino gehiago daramatzate Tolosako Naia Zentroan haurtzaroari arreta, prebentzioa eta laguntza terapeutikoa ematen.

Jolasaren bitartez, familia eta bere ingurunea kontuan hartuta, haurraren garapen osasuntsua sustatzen duen gune espezializatua da Naia. 0-12 urte bitarteko haurrekin terapia saioak egiten dituzte, nola taldean hala banaka. Honako zerbitzuak eskaintzen ditu zentroak: haur psikologia, jolas terapia, psikomotrizitatea, arreta goiztiarra-logopedia eta familia aholkularitza. Honez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako Arreta Goiztiarreko zentroa da Naia.


Familia-lotura da funtsezko abiapuntua. Haurrak euren eraldaketan izaki aktiboak eta bere prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Gorputza, mugimendua eta jolasa giltzarri dira lehen haurtzaroko garapenean. Orientazioa eta aholkularitzaren bitartez, gogoetarako espazio kolaboratiboa sortzen da, non familiei haurtzaroaren prozesua hobeto ulertzeko eta horri ekiteko beharrezko sostengua ahalbidetzen zaien.

 


Naia Haurren Garapenerako Zentroa

  • Helbidea. Zabalarreta parkea, 4. zenbakia (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 688 845 538
  • Webgunea. nahiahaurgarapena.eus
  • Nori dago zuzendua. Garapen arazoak dituzten edo horiek nozitzeko arriskua izan dezaketen 0-12 urteko haurrei; alterazio psikomotorrak, portaera alterazioak, hizkuntza eta garapen atzerapenak, emozio zailtasunak, harreman zailtasunak, ikasketa-prozesuetan zailtasunak, TEA, goiztiartasuna, adopzioa eta garapenarekin zerikusia duten bestelako arazoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!