Erdi Aroko Azoka egingo dute Amarotzen, asteburuan

Ataria 2026ko maiatzaren 14a

Rivendel enpresak antolatutako azoketako bat. Iturria: Rivendel

Tolosak Erdi Aroko azoka izango du lehen aldiz. Amarotzen egingo dute, eta artisauak, ikuskizunak eta, oro har, Erdi Aroko giroa ekarriko dute eskualdera.

Amarozko Auzo Elkartearen eta Tolosako Udalaren ekimenez Erdi Aroko azoka izango da asteburuan Amarotzen. Horrelako azokak antolatzen esperientzia zabala duen Rivendel enpresa arduratu da guztia antolatzeaz, eta Amarotz Erdi Arora eramango dute asteburuan zehar, ostiraletik igandera. Amarozko Auzo Elkarteko kideek esan dute auzoko merkatari batek proposatu zuela horrelako zerbait egitea, eta proposatu eta egin. Udalarekin jarri ziren harremanetan eta ekimena egitea adostu zuten. Erdi Aroko giroa zabalduko dute, eta horretarako artisautza postuak, garaiko ikuskizunak eta kale animazioa izango dira.

Erdi Aroko azokak bi gune izango ditu: postuak auzoko sarreran egongo dira, eta umeen gunea aterpean. Ostiralean 17:00etan irekiko dute azoka, eta larunbatean eta igandean 11:00etan.

Egitaraua

Ostirala, maiatzak 15

  • 17:00. Merkatuaren irekiera
  • 17:15. Musika kalejira.
  • 17:30. Hortz-ateratzailea.
  • 18:00. Txotxongiloak: printzesa, zalduna...
  • 18:30. Musika kalejira.
  • 19:00. Munduko gizonik indartsuena.
  • 19:30. Erregearen bufoiak.
  • 20:00. Basajaun, basoen jauna.
  • 20:30. Kondenatua.
  • 21:00. Musika kalejira.
  • 21:30. Sorginen zortea.
  • 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.

Larunbata, maiatzak 16

  • 11:00. Merkatuaren irekiera.
  • 11:15. Musika kalejira.
  • 11:30. Gervasio handia.
  • 12:00. Erraldoia eta artzaina.
  • 12:30. Txotxongiloak Martin Txiki eta Basajaun.
  • 13:00. Kondenatuta.
  • 13:30. Musika kalejira.
  • 14:00. Zikotiko.
  • 14:30. Basajaun, basoen jauna.
  • 15:00. Jatera, tabernetara.
  • 17:00. Merkatuaren irekiera.
  • 17:15. Musika ikuskizuna.
  • 17:30. Munduko gizonik indartsuena.
  • 18:00. Txotxongiloak Zaldun izan nahi zuen printzesa.
  • 18:30. Musika kalejira.
  • 19:00. Kondenatuta.
  • 19:30. Erregearen bufoiak.
  • 20:00. Komun garbitzaileak.
  • 20:30. Hortz ateratzailea.
  • 21:00. Musika kalejira.
  • 21:30. Sorginen zortea.
  • 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.

Igandea, maiatzak 17

  • 11:00. Merkatuaren irekiera.
  • 11:15. Musika kalejira.
  • 11:30. Hortz ateratzailea.
  • 12:00. Erregearen bufoiak.
  • 12:30. Txotxongiloak Zaldun izan nahi zuen printzesa.
  • 13:00. Kondenatuta.
  • 13:30. Musika kalejira.
  • 14:00. Erraldoia eta artzaina.
  • 14:30. Komun garbitzaileak.
  • 15:00. Jatera, tabernetara.
  • 17:00. Merkatuaren irekiera.
  • 17:15. Musika ikuskizuna.
  • 17:30. Gervasio handia.
  • 18:00. Txotxongiloak Martin Txiki eta Basajaun.
  • 18:30. Musika kalejira.
  • 19:00. Kondenatuta.
  • 19:30. Zikotiko.
  • 20:00. Basajaun, basoen jauna.
  • 20:30. Munduko gizonik indartsuena.
  • 21:00. Musika kalejira.
  • 21:30. Sorginen zortea.
  • 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!