Trikanpusa antolatu du Tolosaldea IKT taldeak

Ataria 2026ko maiatzaren 12a

Triatloiaren oinarriak ezagutzea da helburua, jolasen bidez. Bost txanda antolatu dituzte.

Tolosaldea IKT igeriketa taldeak Trikanpusa antolatu du berriro. Helburua triatloiaren oinarriak ezagutzea da, jolasen bidez Tolosaldeko ingurune naturaletan. 6-14 urte bitarteko haurrentzat da, eta bost txanda jarri dituzte: ekainak 29-uztailak 3, uztailak 6-10, uztailak 13-17, uztailak 20-24 eta uztailak 27-30 (azken hau lau egunetakoa). Ordutegia 09:00etatik 13:00etara da. Posible da izena ematea txanda baterako bakarrik edo gehiagotarako. Lau egunetako asteak 54 euro balio ditu, eta bost egunetakoak 67 euro. Informazio gehiago 688 80 74 05 zenbakian whatsapp bidez edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera idatziz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!