Arrauneko ikastaroak hasiko dira datorren astelehenean

Ataria 2026ko maiatzaren 12a

Tolosaldea Arraun Klubak antolatu ditu eta ekainaren 19ra arte iraungo dute. Aste honetan egingo da izen-ematea.

Arraun ikastaroak antolatu ditu Tolosaldea Arraun Klubak. Maiatzaren 18, 20, 25 eta 27an, eta ekainaren 1, 3, 5, 8, 10, 12, 15, 17 eta 19an egingo dira, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea gaurtik ostirala bitarte egin daiteke, 18:00etatik 19:00etara, klubak Tolosako Zerkausi azpian duen azpiegituran. Klubetik azaldu dutenez, «interesatuta dauden pertsona guztiak parte hartzera eta izen-ematea epe barruan egitera animatu nahi ditugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!